Iturraran Parketxea ezagutzeko lau sarrera zozkatu ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Zozketa egin ondoren, Ainara Zabala eta Paula Alvarez dira irabazleak eta bakoitzak Pagoetan kokatzen den museorako bi sarrera eskuratu ditu. Sarrerak erabiltzeko urtebeteko epea izango dute irabazleek.