Trantsizioan zentsuratutako dokumentalen zikloa abiatuko dute Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 6a

Trantsizioan debekatutako dokumental bateko irudia.

Gela programaren barruan egingo dituzte saioak datozen ostiraletan 18:00etatik aurrera, gaurtik hasita, eta Franco diktadorea hil ondoren debekatu zituzten ikus-entzunezkoak izango dituzte hizpide.

Franco diktadorea hil ondoren, Espainiako trantsizio garaian debekatu edota zentsuratu zituzten dokumentalen zikloa egingo dute Photomuseum Argazki eta Zinema Museoko Gela programaren barruan. Gaurkoa izango da lehenengo saioa eta datozen ostiraletan emango diote jarraipena. Ohi bezala, 18:00etan izango dira saioak eta sarrera librea izango dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "Azken urteotan Espainiako Trantsizioaren garaia asko kritikatzen ari da, egungo egoeraren erantzule diren hainbat defizit metatu zituen proiektu gisa. "Ahal izan zena egin zen" ala ez… eztabaidatzea alde batera utzita, dokumental hauek noizean behin telebistaz erreproduzitzen den kontakizuna zalantzan jartzen dute".

Hizpide izango dituzten zenbait dokumentalen izenburuak ere zehaztu dituzte: Basilio Martin Patinok 1977an eta 1983 filmatu zituzten Caudillo eta Despues de..., Tino Calabuigek eta Miguel Angel Condorrek 1975ean egin zuten La ciudad es nuestra eta Llorenç Solerren 1977ko ¡Votad, votad malditos, votad!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide