Barre algarek hartuko dute gaur arratsaldean Modelo aretoa. Horretan ahaleginduko da, behintzat, Jon Plazaola umoregile urretxuarra. Tu-Tum Platz! bakarrizketa eskainiko du 20:00etatik aurrera eta doakoa izango da saioa. Hori bai, bertaratu nahi dutenek aldez aurretik hartu beharko dituzte gonbidapenak. 19:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Modeloko leihatilan.
Plazaolak bere ibilbidearen errepasoa egingo du saioan eta ikus-entzuleek egiaztatuko dute zahartze ona izan duen hala ez. Zahartzeari lotuta, hain justu, +60 Andinekoen Asteko egitarauaren barruan antolatutako ikuskizuna izango da gaurkoa.