18:00etan hasita, Maria Jesus Cueto artistaren Ibilbideak erakusketa irekiko dute gaur Sanz Enean. Bilboko Arte Ederretako fakultateko eskultura departamentuko irakaslea izan da azken 42 urtetan, eta gaur irekiko duten erakusketa bere ibilbide artistikoan 1974 urtetik 2023ra arte egindako lanek osatuko dute. Gainera, Cueto berak Massimiliano Tonelli artistarekin batera performance-a eskainiko du irekieran.
Hain zuzen, erakusketaren lehenengo aretoan instalazio bat eta eskulturak egongo dira ikusgai; bigarren eta hirugarren aretoetan bere ibilbide artistikoaren, eta performance baten bideoak egongo dira ikusgai; eta laugarrengoan bere azken hamarkadan egindako obra grafikoa egongo da. Azaroaren 19ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa, egunero 18:00etatik 20:00etara.