Gorka Aranberrik bihar jasoko du Eusko Label Ligako Caixabank Patroi Onenaren saria

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 4a

Gorka Aranberri Urdaibaiko patroi zarauztarra, Donostiako arranplan, 2023ko Kontxako Bandera astintzen. (Onintza Lete Arrieta)

Lehen aldiz jasoko du garaikurra biharkoan zarauztarrak, sailkapenean 138 puntu eskuratu ondoren. Bermeon egingo dute sari banaketa.

Bermeoko Urdaibairekin Liga eta Kontxa irabaztearekin nahikoa ez, eta Eusko Label Ligako Caixabank Patroi Onenaren saria jasoko du bihar Gorka Aranberri patroi zarauztarrak Bermeon. Lehen aldiz jasoko du garaikurra biharkoan zarauztarrak, sailkapenean 138 puntu eskuratu ondoren.

Bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren, Ioseba Amunarriz Hondarribiako patroia (118 punturekin), eta Unax Eizagirre Getariako patroia (99 punturekin). Nesketan, Nerea Perez Donostiarrako patroiak jasoko du Patroi Onenaren Saria. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide