Antzerkia Familian egitasmoaren barruan, Caramuxa Teatro taldeak Crisalida antzezlana eskainiko du igandean, 16:45ean, Modelo aretoan. Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko du Zarauzko Hitzak bere erabiltzaileen artean.
Parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:30ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena.