Asteburuan jokatuko da Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketa herrikoia

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urriaren 4a

2021eko Ibon Imazen Oroimenezko Surf Txapelketa herrikoiko hainbat parte hartzaile.

Izen eman nahi dutenek Zarauzko Surf Elkartearekin jarri beharko dute harremanetan. 

Ibon Imazen Oroimenezko Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia jokatuko dute larunbatean eta igandean Zarauzko hondartzan. Desertu Txikian elkartuko dira parte hartzaileak bi egunetan zehar surfaz gozatzeko asmoz, eta izena eman nahi dutenek Zarauzko Surf Elkartearekin jarri beharko dute harremanetan, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita. Maila ezberdineko hainbat lehia jokatuko dituzte txapelketaren barruan, eta horietako bakoitzean parte hartzeko inskripzioak 15 euro balio du. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide