Karmele Agirrezabalak 'Hambre de madre' liburua aurkeztuko du bihar Emakumeen Etxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urriaren 4a

Karmele Agirrezabala.

Liburuan idazleak bere ama Karmenen bizipenak eta pasadizoak izan ditu oinarri, eta 1925etik 2018ra arte egindako bidea kontatzen du, "pobrezia-giro batetik hasi eta pixkanaka-pixkanaka bizimodu hobe batera iritsi artekoa".

Karmele Agirrezabala zarauztarrak bihar aurkezteko du Hambre de madre liburua Emakumeen Etxean (18:30ean), benetako gertakariak, oroitzapenak eta entzundako pasadizoak emozioekin uztartzen dituen kontakizuna.

Liburuan idazleak bere ama Karmenen bizipenak eta pasadizoak izan ditu oinarri, eta 1925etik 2018ra arte egindako bidea kontatzen du, "pobrezia-giro batetik hasi eta pixkanaka-pixkanaka bizimodu hobe batera iritsi artekoa".  Hala ere, liburua idazteko dokumentazio lanetan ari zela ezusteko batekin topatu zen Agirrezabala, bere amona Martaren sekretuarekin. "Karmenek inoiz kontatu ez zuen sekretu hori akuilu bat izan zen familiaren historia argitzeko eta kontakizunaren hasiera 1892. urtera eramateko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide