Emakumeek arrauna probatzeko ate irekien saioa egingo dute larunbat honetan

Onintza Lete Arrieta 2023ko urriaren 4a

Zarauztarren arraun klubaren egoitza.

2007. urtean edo lehenago jaiotakoek edukiko dute arraunean aritzeko aukera, eta hitzordua Aiako Ubegun industrialdean izango da, Zarautz Arraun Elkarteak duen egoitzan.

Zarautz Arraun Elkarteak emakumeentzako ate irekien saioa antolatu du larunbat honetarako, interesa dutenek arrauna probatzeko aukera eduki dezaten.

10:00etan Aiako Ubegun industrialdean jarri dute hitzordua, hain justu elkarteak egoitza duen tokian.

2007. urtean edo lehenago jaiotakoentzat da deialdia, eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 688 64 91 97 telefono zenbakira deitu daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide