Udaberri jubilatuen elkarteak antolatuta, bakardadeak emozioetan eta egunerokotasunean duen eraginari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute ostegun honetan, hilak 5, Udaberri eraikineko lehen solairuan. Arginder Urbietak gidatuko du saioa, eta 10:00etan hasiko da.
Gaiari buruz eskaintzen duten bigarren hitzaldia da; izan ere, lehenengoa ekainean eskaini zuten. Bertaratu ziren herritarren balorazioa "positiboa" izan zela azaldu dute antolatzaileek, "esperientzia eta bizipen pertsonalak partekatzeko aukera" izan zutelako. Horregatik, bigarren saioa antolatu dute, eta sarrera doakoa izango da joan nahi duenarentzat.
Bestalde, Adinekoen Astearen barruan, erakusketa bat jarri dute Udaberriko bazkideek Zarautzen ateratako argazkiekin. Aurtengo gaia Loreak, landareak eta zuhaitzak udaberrian izan da, eta ikusgai egongo dira argazki guztiak Udaberri tabernan 15 egunez.