Ikasturte berriari begira, Caritasek hainbat informazio saio antolatu ditu Zarautzen erakundeko boluntario izan nahi duten herritarrentzat. Urriaren 16an eta azaroan 16an izango dira saioak, 10:00etan, Mitxelena kaleko 51 zenbakian duten lokalean. Azpeitian ere egingo dituzte formatu bereko saioak, eta horiek urriaren 19an eta azaroaren 20an izango dira, biak ere 10:00etan, Caritaseko lokalean (Perez Arregi plaza, 3).
Bertara joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, 943-44 07 44 telefonora deituta edo Caritasen webgunean sartuta.