Zozketa

Iturraran Parketxerako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko urriaren 2a

Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

Iturraran Parketxerako lau sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Zarauzko Hitzaren zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak Pagoetan kokatzen den museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena. Sarrerak erabiltzeko urtebeteko epea izango dute irabazleek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide