Adarretatik jaialdiaren lehen egunak utzitakoa irudietan

Aritz Mutiozabal 2023ko irailaren 30a

Rafa Villafaña eta La Jodedera, Nakar eta La Perra Blanco izan ziren atzokoan protagonista, Adarretatik musika jaialdiaren seigarren edizioko lehen jardunaldian.

Giro ederra bezain dantzagarri jarri zuten musikari gonbidatuek, eta herritarrek ederki gozatu zuten emanaldiekin. Gaur, bigarren jardunaldian, ska, reggae eta dub doinuak izango dira nagusi, beraz, dantzan jarraitzeko aukera paregabea.

Argazkiak: Adarretatik / Enbor Akzio Kulturala

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide