DYAko irakaskuntza eskolak ikastaro teoriko-praktikoa Zarautzen datorren asteko asteburuan, urriaren 7an eta 8an, lehen sorospenetako oinarriak barneratzeko. Zehaztu dutenez, parte hartzeko ez da aurreko osasun ezagutzarik behar eta interesa duen herritar orori dago zuzenduta. Hori bai, plazak mugatuta daude eta 60 euro balio ditu.
Horrez gain argitu dute, ikasleei irakatsiko dietela egunerokotasunean aurkitu ditzaketen arrisku egoeren eta larrialdien aurrean nola jokatu behar duten: bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak... Saioak bost ordukoak izango dira –09:00etatik 14:00etara– eta DYAko eraikinean bertan (Iturbidea kalea, 12-14) eskainiko dituzte.