Aritzbatalde kiroldegiko igerileku txikiak txanda sistema izango du berriro ere bihartik aurrera. Erabiltzaileei zerbitzua bermatzeko hartutako neurria da eta behin uda atzean utzita berrezarri egin dute, azken hilabeteetan etenaldia egin baitute. Hala, asteburuan igerileku txikia erabili nahi dutenek erreserba egin beharko dute aurrerantzean. Bihar bertan jarriko dituzte martxan txanda eskaerak, esan bezala, eta online egin ahalko direla zehaztu dute kiroldegiko arduradunek.