Zarauzko Turismo Bulegoak Basquetourrek sustatutako Queer Destinations Commited izeneko zigilua jaso berri du; alegia, Zarautz queer kolektiboarekin sentsibilizatutako helmuga dela ziurtatzen duen zigilua.
«Zigilu honi esker, bisitariek argi izango dute Zarauzko Turismo Bulegoa orientazio sexualagatik edo genero identitateagatik diskriminaziorik egiten ez duen espazioa dela, baita LGTBIQ+ bezero eta kolaboratzaileen integritatea errespetatu eta defendatuko dela ere, eta, azkenik, langileek Dibertsitatearekin abegitsu izeneko formakuntza jaso dutela», azaldu dute udaleko arduradunek.