'El sol del futuro' filma eskainiko dute bihartik asteartera bitartean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko irailaren 30a

Gaur ez da emankizunik izango eta lau saio eskainiko dituzte orotara. Azkenena, jatorrizko bertsioan izango da azpititulatua.

Nanni Moretti zinegile italiarra zuzendari eta protagonista duen El sol del futuro filma eskaini dute datozen hiru egunetan Modelo aretoan, bihartik hasita; izan ere, gaur arratsaldean ez da emankizunik izango. Morettik, zinema zuzendari ezagun bat gorpuztuko du fikzioan eta beste film bat grabatzen ari den bitartean aurre egin beharko dio emaztearekin duen krisiari.

Urriak 1, igandea
19:15 El sol del futuro

Urriak 2, astelehena (ikusleen eguna)
17:00 El sol del futuro
19:30 El sol del futuro

Urriak 3, asteartea
19:30 Saio originala: El sol del futuro

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide