Pablo Larrainen ibilbidea aztertuko dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2023ko irailaren 29a

Saioa 18:30ean izango da, doako sarrerarekin.

Pablo Larrain zinemagile txiletarrari eskainiko dio Photomuseumek ostiral honetako Gela programako saioa. Bere ibilbide arrakastatsua aztertuko dute eta, ohi bezala, 18:00etatik aurrera izango da, doako sarrerarekin, edukiera bete arte.

Pablo Larrain ez du erreparorik izan Txileko historia modernoko gertakari kaltegarrienak aztertzeko. Zinemagileak Augusto Pinochet diktadorearen jarduna gogorki kritikatu du bere lanetan; besteak beste, El Conde filmean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide