20 urte bete dira jada Mario Onaindia politikaria hil zenetik eta haren izena daraman fundazioak hura gogoratzeko eta hainbat alderditatik aztertzeko hiru hitzaldi antolatu ditu irailerako. Lehenengo bik jada egin dituzte eta biharkoa, beraz, azkena izango da. 2019an Mario Onaindia Saria jaso zuen Carmen Iglesias, Juan Pablo Fusi eta Txema Portillo izango dira hizlariak eta Onaindiaren alde intelektuala izango dute hizpide 19:00etatik aurrera Zazpi kultur aretoan.
Aurreko bi saioetan Onaindiak euskal idazle gisa eta politikari gisa egin zituen ekarpenak aztertu zituzten Bilbon eta Zarautzen. Nolanahi ere, izango da beste ekitaldirik urteurren borobilari amaiera emateko; izan ere, Mario Onaindia Fundazioak datorren astean itxiko du politikariaren heriotzaren 20. urteurrenaren harira prestatu duen egitaraua, ohiko Mario Onaindia Sariaren banaketarekin Urriaren 7an, larunbata, izango da ekitaldia Zazpin eta Ana Murugarren zinema zuzendaria sarituko dute.