Lau ekintza izango dira urrian Emakumeen Etxean

Andrea Zipitria 2023ko irailaren 30a

Emakumeen Etxea.

Bi kafe tertulia eta beste bi aurkezpen izango dira urrian zehar. Horietan guztietan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. 

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamenduak lau jarduera berri antolatu
ditu Emakumeen Etxean udazkeneko lehen hilabete honetarako. Hain justu ere, bi kafe tertulia eta beste bi aurkezpen izango dira urrian zehar.

Gloria Vazquezek, parekidetasun zinegotziak azaldu duenez, horien guztien helburua elkartzea eta hausnartzea da: “Emakumeen Etxean elkarren arteko loturak eta dinamikak sortzeko asmoarekin antolatu ditugu ekimen hauek. Baita, Zarauzko emakumeak ikusarazteko eta indarkeria matxistaren biktimak kontuan izan eta artatzeko, eta Emakumeen Etxean laguntza aurkitu dezaketela jakitera emateko”.

Tertulia horiez gain, Karmele Aguirrezabala Mundiñano zarauztarrak Hambre de madre liburua aurkeztuko du; idazlearen ama eta amonaren inguruko bizipen bereziak azalduko ditu, garai hartako testuinguru sozialean murgilduta. Azkenik, Loturak Emakumeok ekimena aurkeztuko dute urriaren 5an, hain zuzen ere, emakume migratzaile eta errefuxiatuen integrazio errealitatea ezagutzeko eta tokiko emakumeekin elkargunea sortzeko.

Urriko egitaraua:

  • Urriak 2, astelehena: Indarkeria matxistako bizipenei aurre egiteko kafe tertulia, 18:30ean.
  • Urriak 5, osteguna: Loturak Emakumeok ekimenaren aurkezpena, 15:30ean.
  • Urriak 5, osteguna: Hambre de madre liburuaren aurkezpena, 18:30ean.
  • Urriak 19, osteguna: Familia harremanak zahartzaroan kafe tertulia, 18:30ean.

Jarduera horietan izena emateko, 943-00 51 telefonora deitu edo berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzi behar dute interesdunek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide