Espainiako Poliziak eta Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 67 urteko gizonezko bat atxilotu du Zarautzen adingabeak galbideratzea leporatuta, pedofilia edukiko materiala eta haur-pornografia Internet bidez partekatzeagatik.
Espainiako Poliziaren Madrilgo Ziberdelinkuentzia Unitateak Zarauzko etxebizitza batetik izaera pedofiloko artxiboak partekatzen zirela atzeman zuen, eta, hala, ikerketa bat jarri zuen abian. Etxebizitza geolokalizatu eta IP helbidearen erabiltzailea identifikatu ondoren, polizia susmagarriaren etxean sartu zen eta atxilotu egin zuen joan den hilaren 21ean.
Era berean, agenteek haren etxean zeuden informatika-terminalak aztertu zituen. Jakitera eman dutenez, atxilotuak pedofilia edukiko bideoak ezabatuta zituen, baina deskargen plataforma mantentzen zuen oraindik ordenagailuan.