Igande honetan abiatuko da 79. Hondartzako Futbol Txapelketa, 29 talderen parte hartzearekin; hogei gizonezkoetan eta bederatzi emakumezkoetan. Aurten, iaz baino talde gutxiago ariko da lehian; Dean Team, Mamba eta Salegik ez dute jarraitzen, eta Oxperta eta Latz Taberna dira talde berriak.
Esan bezala, igandean jokatuko dute denboraldiko lehen jardunaldia, eta partidak 11:00etan hasiko dira jokatzen. Aste honetan joko eremua markatzeko ardura Tivoli-Naparrak taldeari egokitu zaio.
Senior mutilak A taldea
1. Otamendi - Oxperta
2. S.F. Txanela - Arrano Taberna
3. Latz Taberna - Izar Optika
4. Celso Castro - Euskalduna Taberna
5. Kirkilla-Enea Jatetxea - Tivoli-Naparrak
Senior mutilak B taldea
6. Pukas-Shelter - Ulacia Bidaiak
7. Balearri-Astillero - Talai-Mendi Kanpina
8. Kosta Hortz Klinika - Il Capo
9. Telesforo Erretegia - Garcia Edari Banaketak
10. Asegroup - Asti Pinturak
Senior neskak
11. Talai-Mendi Kanpina - Lukas Ardotegia
12. Orbela Taberna-Emakume Surflari - Mayflower
13. Euskalduna Taberna - Itxas-Lur Taberna
14. Kebidek - Shelter-Pukas
Atsedena: Kirkilla-Enea Jatetxea