Federico Krutwigen mendeurreneko liburua aurkeztuko dute bihar Sanz Enean

Aritz Mutiozabal 2023ko irailaren 27a

Federiko Krutwig pentsalaria eta euskaltzaina.

Pentsalariaren dokumental biografikoaren proiekzioa eta solasaldia ere antolatu du Krutwigen Lagunak elkarteak.

Federico Krutwig pentsalari eta euskaltzainaren jaiotzaren mendeurreneko liburua aurkeztuko du Krutwigen Lagunak elkarteak bihar arratsaldean, 18:30ean hasita, Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan. Horrekin batera, dokumental biografikoaren proiekzioa eta solasaldia ere antolatu dituzte, non Jakintza Baitha elkarteko kide Manu Ertzilla idazleak eta Baleren Bakaikoa ekonomilari eta EHUko irakasle ohiak hartuko duten parte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide