2023/09/30 09:00 - 23:30

Jaiak

Itxasmendiko jaiak

Itxasmendiko jaiak
Itxasmendi, Zarautz
  • 09:00. Auzoko trikitilariek girotutako diana.
  • 10:00. Tenis txapelketako finalak.
  • 10:00-12:00. Haurren txokoa, Alfa auzo elkartean: marrazki lehiaketa, buruhandien tailerra eta esku lanak. Margoak etxetik eramateko eskatu dute antolatzaileek.
  • 11:30. Hiruko jaurtiketen txapelketa, saskibaloi kantxan. Izen ematea 11:00etan izango da.
  • 12:00. Kalejira trikitilariekin eta buruhandiekin auzo elkartetik Itxasmendira.
  • 12:00-14:00. Trikipoteoa eta tenis, hiruko jaurtiketa eta marrazki lehiaketetako irabazleen sari banaketa
  • 14:30. Auzo bazkaria. Paella izango da menuan eta txartelak aurretik jarriko dituzte salgai.
  • 16:00. Trikitilariak.
  • 16:00. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako ginkana Haize orratzeko gazteen eskutik.
  • 17:00. Krossa. Hiru lasterketa antolatu dituzte adinaren arabera banatuta: LH1 eta 2ko ikasleak, batetik; LH3 eta LH4koak, bestetik, eta, LH5 eta LH6koak, azkenik.
  • 18:00. Txokolatada Alfa auzo elkartean.
    18:30. ZarautzTrikek girotutako kalekira Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin eta erraldoi txikiekin Alfatik Itxasmendira.
  • 19:30-21:00. Fan&Go taldearen dantzaldia eta parrillada.
  • 22:45. Fan&Go taldearen dantzaldia

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide