Abuztuko etenaldiaren ondoren, bihar izango dute urte politiko lehen ohiko osoko bilkura udalbatzar aretoan. Zarauzko ordezkari politikoek hizpide izango dituzten gaien artean 2024ko ordenantza fiskalak dira azpimarragarrienak eta hasierako onespena emango diete.
Horrez gain, gazteek proiektuak egiteko eskuragarri dituzten dirulaguntzen oinarri espezifikoak aldatuko dituzte eta hasierako onespena emango diote Abendaño eta Errotaberri industriaguneetako plan partzialetako hirigintza ordenantzetan aldaketa puntualak egiteari ere ostalaritzako erabilera jakin batzuk baimendu ahal izateko. Bestalde, EH Bilduren udal taldeak mozio bat aurkeztuko du etxebizitza izateko oinarrizko eskubideari buruz.
Ikusi iraileko Zarauzko Udaleko ohiko osoko bilkuraren gai zerrenda osorik hemen.