Afagi Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten senideen, lagunen eta pertsonen Gipuzkoako elkarteak antolatuta, Pablo Martinez Lage neurologo iruindarrak Dementzia diagnostikatzeko prozesua hitzaldia eskainiko du bihar 19:00etan Modelo Aretoan. Pakita Enbil Jardunaldien barruan antolatu dute saioa eta ekimenari hasiera emango dion jarduera izango ga, hain justu ere.
Alzheimerrean aditua da Martinez Lage, asko ikertu baitu gaitzaren inguruan. Gaztelaniaz eskainiko du biharko hitzaldia.