Urriaren 5ean abiaraziko dituzte Arranoko gitarra ikastaroak

Aritz Mutiozabal 2023ko irailaren 26a

Ostegunero elkartuko dira, 19:00etan, eta bi maila egongo dira: hasiberriak eta akordeak jotzen dakitenak.

Ikasturte berriarekin batera, Arranoko gitarra ikastaroak ere abian jarriko dituzte aurki. Urriaren 5ean ekingo diote, eta. hala, ostegunero-ostegunero elkartuko dira, 19:00etatik aurrera, gitarra jotzen ikasteko.

Antolatzaileek adierazi dute ez dela aurrez izenik eman beharrik, eta egunean bertan bertaratzearekin nahikoa dela. Ikastaroa bi mailatan banatuko dute: bata, hasiberriei zuzenduta egongo da, eta bestea, akordeak jotzen dakitenei. Interesa dutenak bertaratzera animatu nahi dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide