Harri Txikien Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa jokatuko dute urriaren 8an, igandearekin, Aiako probalekuan. 12:00etan jarri dute hitzordua eta harri-jasotze ekitaldia ez ezik, Lehenengo Mailako Aizkora Txapelketa ere izango da.
Bada, zarauztarren presentzia handia izango da. Izan ere, zazpi harri-jasotzailetatik hiru, bertakoak izango dira; Maddi Gesalagak, Lierni Osak eta Ainitze Zumetak hartuko dute parte. Indarrak neurtuko dituzte Lur Errekondo, Olaia Esnaola, Aroa Sanchez eta Ane Zinkunegirekin.
Lehenengo mailako aizkora txapelketan, berriz, parte hartuko duten kirolariak izango dira: Nerea Arruti, Malen Barrenetxea, Oihana Fdez de Barrena eta Ane Zapirain.