Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta, Txiki Surf eta Body Board Topaketa egin zuten atzo arratsaldean. Ekainean egitekoa zen jardunaldia, azkenean, irailera atzeratu zuten olatu faltagatik eta eguraldiaren iragarpenak baldintzatuta. atzokoan, ordea, eguraldi ona egin zuen eta olatuak izan zituzten surflari hasiberriek. Kategoria mistoan, 14 urte azpiko hainbat surflari gaztek hartu zuten parte, 15:00etan hasita. Horrez gain, emakumeentzako surf-skate tailerra eta surf inklusiboa ere izan ziren.