Arkamurka elkarteak dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu ditu ostegun honetarako, hilaren 28rako. Hitzordua Modelo aretoan izango da, 19:00etan, eta bertan, Un mar de plasticos dokumentala erakutsiko dute.
Ondoren, solasaldian bi lagunek parte hartuko dute: Enrique Talledok eta Sara Lizartzak. Talledo dokumentalgilea da, eta itsaspeko kameraria eta argazkilaria ere bada. Lizartza, berriz, itsas zientzialaria da, eta bera da Mater ontzi museoaren arduraduna.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, osteguneko saioan Zarauzko esperientziaren aurkezpena ere egingo dute.