Yohana Soldevilla margolari vianarra Argia erakusketa irekiko du datorren asteazkenean Arkami galerian, 18:30ean. Margolari nafarrak azken urteetan ondutako hainbat margolan jarriko ditu erakusgai; horien artea, Zarautzen bertan margoturikoak.
Argia harrapatu, jaso eta kolore bihurtu. Hori da erakusketaren esentzian duena. Koadroek leku bakoitzaren esentzia jasotzen dute konposizio ausartak sortuz. Izan ere, Soldevillaren obraren bi aldagai aipagarrienak dira momentua bera harrapatzeko gaitasun freskoa eta oharkabean pasatzen dena ikusgai jartzeko trebezia.
Kalean eta zuzenean margotzen duen artista da , eta irekiera egunean bertan zuzenean nola margotzen duen ikusteko parada izango da Kale Nagusian. Ondoren, bertaratzen direnek artistarekin hitz egiteko aukera izango dute erakusketan, giro lasaian, zerbait janez eta edanez, zuzeneko musikarekin.