Bi Harri txapelketako harri baldarrak kiroldegiko sarreran daude ikusgai

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko irailaren 24a

Aritzbatalde kiroldegiko sarreran jarri dituzte ikusgai Bi Harri txapelketako harriak. (Aritz Mutiozabal)

Irailaren 30ean, datorren larunbatean, jokatu da Aritzbatalde kiroldegian Bi Harri txapelketa.

Aurtengo Bi Harri Txapelketa irailaren 30ean izango da, datorren larunbatean, 18:00etan, Aritzabatalde pilotalekuan. Punta-puntako harri-jasotzaileek parte hartuko dute oraingo honetan ere, bosna gizon eta emakumek, eta bertaratzen direnek ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izango dute. Bost euro kostako da txapelketako sarrera eta 16 urte azpikoek eta Zarautz Kirol Elkarteko kideek ez dutela ordaindu beharrik izango jakinarazi dute antolatzaileek. Sarrerak egunean bertan salduko dituzte leihatilan.

Bi Jai Txiki eta bi Mollarri harri izango dira protagonista irailaren 30eko lehian. Emakumeen Jai Txiki harriak 63 kilo ditu, eta 51 Mollarrik. Gizonetan, berriz, 117 kilo pisatzen ditu Jai Txikik, eta 119 Mollarrik. Pisua ez da harri baldarrek altxatzeko duten zailtasun bakarra, ordea. Forma irregularra dutenez, altxatzeko teknika zailagoa da, eta harri-jasotzaile bakoitzak bere erara moldatu behar izaten du harriari sorbalda gainerainoko jasoaldiak emateko. Aritzbatalde kiroldegiko sarreran jarri dituzte ikusgai Bi Harri txapelketan kirolariek altxatu beharko dituzten harri baldarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide