Udako euskara ikastaroengatik diru laguntzak eskatzeko epea ireki du udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 23a, 12:30

Euskaltegiko ikasleak eskolak jasotzen. (Aritz Mutiozabal)

Uztailetik irailera bitartean egindako euskara ikastaroengatik diru laguntzak eska daitezke urriaren 5era bitartean.

Udan, uztailetik irailera bitartean, egindako euskara ikastaroengatik diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Zarauzko Udaleko Euskara Sailak, urriaren 5era bitartean. Horiek eskatu ahal izateko euskara ikasleek bi baldintza bete behar dituzte: batetik, Zarautzen erroldatuta egon behar dute diru laguntza xede duen ikastaroak iraun duen bitartean, eta bestetik, ikastaroko orduen %80a beteta izan behar dute.

Diru laguntza eskatzeko bi bide zehaztu ditu Zarauzko Udalak. Alde batetik, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez dezakete eskaera aurrez aurre, astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara, eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Horrez gain, telematikoki ere egin daiteke izapidea.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide