Txiki Surf eta Body Board Topaketa izango da igande arratsaldean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 22a, 16:00

Txiki Surf eta Body Board Topaketa ekainean aurkeztu zuten. (Gipuzkoako Surf Federazioa)

Hasiera batean, jardunaldia ekainean egitekoak ziren, baina olatu faltagatik eta eguraldiaren iragarpenak baldintzatuta, irailera atzeratu zuten.

Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta, Txiki Surf eta Body Board Topaketa egingo dute igande arratsaldean Desertu Txikian. Hasiera batean, jardunaldia ekainean egitekoak ziren, baina olatu faltagatik eta eguraldiaren iragarpenak baldintzatuta, irailera atzeratu zuten.

Topaketan kategoriak mistoak izango dira eta 14 urte azpiko surflari haur eta gazteak bilduko ditu, 15:00etan hasita; gainera, emakumeentzako surf-skate tailerra (17:00) eta surf inklusiboa (16:30) ere izango dira.

Ekimenaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek gsf.topaketa@gmail.com helbidera idatzi dezakete. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide