Podcast formatuan arrakasta handi izan ondoren, Martin eta Xabier Etxebarriak Artxipelagoa lana komiki formatuan kaleratu dute, Alex Sanvi ilustratzailearekin elkarlanean. Elkar argitaletxearekin plazaratu dute, eta bertan izan da gaur, komikiaren aurkezpena.
Artxipelagoa komikia, ETBko podcastaren istorioan oinarritzen da. Hain zuzen ere, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri ia osoa urpean geratzen da, eta artxipelagoa bilakatzen da. Bertan bizitza "korapilatsua eta zaila" da, eta hamaika gertakizun ditu kontatzen.
"Pozik" agertu dira bi anaiak lan honekin, baina "erronka handia" izan dela beraientzat; "abenturatik eta fikziotik mundua nola aldatu litekeen azaltzea modu erakargarri batean kostatu egin zaigu", iritzi diote komikiaren aurkezpen ekitaldian.
Podcasta ez bezala, publiko gazteari zuzendutakoa da komikia. Haur literaturan asko dira elkarlanean egin dituzten lanak: Pako fakirra (2002), 'Anaiak ematen duzue' (2002), 'Pako fakirra eta Zokomokordo' (2006), 'Argitxo kriseiluaren bila' (2007), 'Argitxo eta bikingoak (2007), 'Argitxo eta apo puzkertia' (2007), 'Argitxo eta aitona Meltxorren txintxarriak' (2007), 'Nik dauzkat aitonaren hortzak' (2008), 'Moro katua (2010), 'Ttip eta Ttup (2010), 'Asto lehoia' (2010), 'Itsua eta sastrea' (2010) eta 'Aitonamonak txapeldun' (2010).