Alzheimerraren garrantzia aldarrikatzeko kiroldegia argiztatuko dute bihar iluntzean

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 20a, 16:50

Afagi elkarteko kideak. (Hitza)

Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira, gaitzaren inguruan sentsibilizatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Afagi elkarteak.

Bihar, irailaren 21a, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela eta, Afagi elkarteko Zarauzko ordezkaritzak udal kiroldegia argiztatuko du, 20:00etatik 00:00etara. Era berean, bi informazio-mahai jarriko dira ostiral goizean, 10:00etatik 13:00etara; bata, Zigordia kalean, eta bestea, berriz, Musika Plazan.

Era berean, datorren larunbatean, irailaren 23an, 12:00etan, Donostiako Kontxa pasealekuan egingo den X. Giza Kale Solidarioan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak, Alzheimerraren gaixotasunaren garrantzia aldarrikatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide