Merkatariek diru laguntzak eskatu ditzakete establezimenduetako azpiegiturak berritzeko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 20a, 13:00

Zarauzko arropa denda bat.

Eusko Jaurlaritzak eskainitakoak dira eta jada zabaldu dute eskaerak egiteko epea. Negozioetako ekipamendua berritzeko eta modernizatzeko erraztasunak ematea da helburua.

Eusko Jaurlaritzak hainbat laguntza jarri ditu martxan merkataritza establezimenduak modernizatzeko. Alde batetik, establezimenduetako azpiegitura eta ekipamendua berritzeko laguntzak eskainiko ditu eta hori jaso nahi duten merkatariek 3.000 euroko gutxieneko inbertsioa egin beharko dute. Bestetik, teknologia berrien eta berrikuntzaren aldeko apustua ere egin nahi dutenei ere emango diete bultzada. Hain zuzen, gutxieneko mila euroko inbertsioa egiten dutenei.

Laguntza horiek guztiak eskatzeko epea zabaldu dute dagoeneko eta hilaren 30ean itxiki dute. Hala egin nahi duten merkatariek hilaren 30era arte dute, beraz.

Aipaturikoez gain, okindegietarako, ogi-lantegietarako, gozotegietarako eta kontserba enpresa batzuetarako laguntza bereziak ere jarri dituzte eskuragarri urriaren 6ra arte. Zarauzko Merkataritza Bulego Teknikoak ohartarazi duenez, herriko establezimenduren batek zalantzaren bat badu edota informazio gehiago nahi badu, gatc@zarautz.eus helbidera mezu elektronikoa bidali dezake hori argitzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide