Jalgik ikasturte honetarako helduentzako matrikulazio eguna zehaztu du

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 19a, 09:00

Ostegun honetan izango da, 18:00etatik 19:30era, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan.

Jalgi dantza taldeak 2023-2024 ikasturterako matrikulazio eguna zehaztu du helduentzat. Hasiberrientzako nahiz maila aurreratua dutenentzako ikastaroak antolatu dituzte, eta horiei buruzko informazioa jaso nahiz izena eman nahi dutenentzat hitzordua jarri dute ostegun honetan.

18:00etatik 19:30era izango da izena emateko aukera, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan. Antolatzaileek azaldu dutenez, taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko dute. Edozein zalantza izanez gero, interesa dutenek jalgi.dt@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide