Oinatz Ortegak eta Lily Ubedok irabazi dute Zarautz 4Teens surf txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 18a, 13:35

Bigarren sailkatu ziren Joshua Karbus irlandarra eta Carla Morera kanariarra; hirugarren, aldiz, Alai Rodriguez hendaiarra eta Trinidad eta Tobagoko Cheyenne Irigoien izan ziren.

Atzo arratsaldean amaitu zen Zarautz 4Teens surf txapelketa sari banaketarekin. Oinatz Ortega  sopeloztarrak eta Lily Ubedo hendaiarrak lortu zuten 14 urtez azpiko gazteen txapelketa irabaztea, eta bigarren sailkatu ziren Joshua Karbus irlandarra eta Carla Morera kanariarra.

Hirugarren, aldiz, Alai Rodriguez hendaiarra eta Trinidad eta Tobagoko Cheyenne Irigoien izan ziren, eta laugarren sailkatu ziren Ugaitz Zenarrutzabeitia debarra eta Leila Martinez hendaiarra. Irabazleek surf kanpamentu bat irabazi zuten Aritz Aranbururekin.

Kind Surf Challenge surf egokituko txapelketarekin, ostiralean hasi zen aurtengo txapelketa, eta hiru egunez jarraian surfaz gozatu ahal izan dute dozenaka zalek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide