1958an jaiotakoek bazkaria egingo dute hilaren 30ean

Intza Trula 2023ko ira. 18a, 13:00

Bazkaria egingo dute irailaren 30ean 1958. urtean jaiotakoek, Santa Barbara jatetxean. Interesa dutenek izena ematea hilaren 25a baino lehen egin beharko dute.

1958an jaiotakoek hitzordua dute hilaren 30ean. 65 urte egiten dituztela ospatzeko elkartuko dira, eta Santa Barbara jatetxera joango dira bazkaltzera.

Bazkarira joateko interesa dutenek hilaren 25era arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako 50 euro sartu beharko dituzte ES47 2095 5076 4091 2287 5096 kontuan. Hori horrela, Zarautzen jaiotako edo bertan bizi diren herritarrak animatzen dituzte ospakizunera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide