Jai giro sanoa Salbiden

Onintza Lete Arrieta 2023ko irailaren 18a

Ostiralean hasi eta igandera arte, makina bat ekintzaz gozatu dute aurten ere Salbide auzoko bizilagunek, irudiok argi erakusten dutenez.

Ostiral arratsaldetik atzo eguerdira bitarte festetan murgilduta ibili dira Salbide auzoko bizilagunak. Makina bat ekintza izan dute aukeran, eta oraingoan ere adin tarte zabalarentzat pentsatutakoa izan da egitaraua.

Larunbat goizean –Txirrindulari Txikien Itzulian– eta arratsaldean, hori bai, haurrak izan ziren protagonista. 

Irudiok, berriz, ostiralekoak dira: suziri jaurtiketarekin lehertu zen jaia, eta umore ederrean ibili ziren auzotarrak.

(Argazkiak: Salbide auzo elkartea)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide