ZKE irristaketa taldeak ate irekiak egingo ditu bihar eta asteazkenean

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 17a, 11:30

Bertan, haurrek eta helduek kirol hori probatzeko aukera izango dute, gero izena emateko aukerarekin.

ZKE irristaketa taldeak ate irekiak egingo ditu bihar eta asteazkenean. Bertan, haurrek eta helduek kirol hori probatzeko aukera izango dute, gero izena emateko aukerarekin.

Bi egunetan, 17:00etatik 18:00etara 6,7 eta 8 urteko gaztetxoek izango dute aukera kirola probatzeko; 18:00etatik 19:00etara, berriz, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 urtekoek, eta 19:00etatik 20:00etara, helduen txanda izango da. Izen emateak zkeirristaketa@gmail.com helbidearen bidez egin beharko direla adierazi dute antolatzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide