Datorren ostiralean, hilak 22, eskainiko dute 'Amaraun. Irunez Iraun' ikuskizuna Modelon, eta dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak, hemen.
Emanaldia 20:00etan izango da, eta bertan ama izan ala ez izan erabaki beharretik abiatuko dira, eta ondoren amatasunaren esperientzia batzuk erakusteko modua eskainiko dute. Sortzaileek adierazi dutenez, "enpatia eta aitortza ariketa bat da amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko". Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga igoko dira oholtzara.