Emakumeen Etxeak abendura arteko programazioaren berri eman du

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 17a, 13:00

Emakumeen Etxeko sarrera.

Antolatzaileen esanetan, "kezkak eta esperientziak partekatzea, osasun afektiboa eta emozionala zaintzea edo sareak sortzea" dute helburu ikastaroek, besteak beste. Izena emateko azken eguna hurrengo ostirala, hilak 22, izango da.

Emakumeen Etxeak dagoeneko jakinarazi ditu irailetik abendura bitartean eskainiko dituen ikastaroak. Antolatzaileen esanetan, "kezkak eta esperientziak partekatzea, osasun afektiboa eta emozionala zaintzea edo sareak sortzea" dute helburu ikastaroek, besteak beste.

Izena emateko azken eguna hurrengo ostirala, hilak 22, izango da, eta www.emakumeentxea.zarautz.eus webgunean, Emakumeen Etxean bertan, 943-00 51 36 telefonora deituta edo emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzita eman ahalko da izena. Hemen ikus daiteke ikastaro bakoitza. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide