Iñigo Ormazabalen erakusketak bisitatzeko azken egunak

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 15a, 16:00

Iñigo Ormazabalen margolanetako bat, Sanz Enea kultur etxean. (Aritz Mutiozabal)

Sanz Enea kultur etxean eta Torre Luzean daude ikusgai bere margolanak.

Iñigo Ormazabal margolaria zenaren omenezko bi erakusketa monografiko antolatu ditu Zarauzko Udalak uda honetarako. Lehena, Sanz Enea kultur etxean zabaldu zuten uztailean, eta bertan artistaren obra abstraktuenak daude ikusgai. Bigarrena, Torre Luzean dago, eta hor jada koadro figuratiboak daude zintzilik.

Aipatu erakusketak beraien amaierara iristen ari dira. Beraz, oraindik bisitatu ez dituenak azken egunak izango ditu datozen hauek. Torre Luzeako erakusketa irailaren 17ra arte egongo da ikusgai eta Sanz Enea kultur etxekoa, berriz, irailaren 24ra arte; 18:00etatik 20:00etara daude zabalik biak ala biak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide