Usoa Ostolazak Europako Txapelketan hartuko du parte datorren astean

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 15a, 12:00

Usoa Ostolaza txirrindulari zarauztarra. (Utzitakoa)

Espainiako selekzioak sei txirrindulari deitu ditu Herbehereetan izango den txapelketan lehiatzeko, eta txirrindulari zarauztarra da horietako bat. Erlojupekoa eta errepideko lasterketa jokatuko du bertan.

Laboral Kutxa taldeko Usoa Ostolaza txirrindulari zarauztarrak Espainiako selekzioaren deia jaso du, Europako Txapelketan parte hartzeko. Herbehereetako Drenthe probintzian jokatuko da txapelketa datorren astean, eta Gemma Pascual hautatzaileak elite mailako seiko taldea osatu du: Ostolazarekin batera, Sandra Alonso, Mireia Benito, Sara Martín, Alicia González eta Alba Teruel ariko dira lehian.

Txapelketan bi proba jokatuko dituzte txirrindulariek: bata, irailaren 20an, 29,5 kilometroko erlojupekoa, Emmen herrian hasi eta bukatuk dena; eta bestea, irailaren 23an, 131,3 kilometroko lasterketa, Meppen hiritik irten eta VAM-Bergen amaituko dena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide