Ostiralarekin batera, bihar egingo dute Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren Tamala liburuaren aurkezpena Photomuseumen. 18:00etan hasiko da aurkezpena, eta sarrera doakoa izango da. Arruabarrenak baserriari buruzko lan dokumental ugari argitaratu ditu, nahiz eta azken hamarkadetan argazkigintza pertsonalago batera jo duen. Hainbat libururen egilea ere bada.
Arruabarrenaren hitzetan, azken liburu hau "leku ilunetan ibiltzeko aitzakia da, gainbeherari aurrez aurre begiratzeko erabiltzeko baimena". Bertan, bizitzaren alde iluna harrapatzeko saiakerak egin ditu, "beldurrak, miseriak eta beste zama batzuk argazkitan bilduta". Azaldu duenez, argazkigintzaren misterioari aurre eginez, "bizitzaren misterioa" ulertu nahian dabil.