Larunbatean ospatuko dute XXI. Txirrindulari Txikien Eguna

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 14a, 09:00

Haur eta gazteei zuzendutako bizikleta martxa egingo dute Salbideko jolas parketik hasi eta erdiguneko kaleetan zehar. Guztira, bi kilometro eta erdiko ibilbidea izango da, 10:30ean hasita.

Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez, Zarauzko Udalak XXII. Txirrindulari Txikien Eguna antolatu du larunbat honetarako Zarauzko Zikloturista Elkartearekin batera. Bertan, haur eta gazteei zuzendutako bizikleta martxa egingo dute Salbideko jolas parketik hasi eta erdiguneko kaleetan zehar. Guztira, bi kilometro eta erdiko ibilbidea izango da, 10:30ean hasita, eta ondoren, parte hartzaileentzako hamaiketakoa eta opari zozketa egingo dituzte. 6-12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako ekintza izango da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, kaskoa derrigorrezkoa izango da. 

Larunbateko ekintzaz gain, hurrengo asteazkenean bizikleta konponketa tailerra egingo dute Lege Zaharren Enparantzan. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekintza izango da, eta 15:00etan hasi eta 21:00etan amaituko da. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide