Jalgin izena eman nahi dutenek etzi egin beharko dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 13a, 13:00

Jalgi dantza taldeko txikiek eskainitako emanaldia Santa Marina jaietan. (Aritz Mutiozabal)

Lehen Hezkuntzako herritar orok izango du dantza taldera batzeko aukera eta Imanol Urbieta musika eskolan matrikulatu beharko du ostiral arratsaldean.

Jalgi Dantza Taldeak jakinarazi du 2023-2024 ikasturterako matrikula egin nahi dutenek etzi izango dutela horretarako aukera. 17:00etatik 18:30era egin beharko dute Imanol Urbieta musika eskolan. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita, nahi duen orok eman dezake izena Jalgin.

Halaber, zehaztu dute taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egunei eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko dutela. Nolanahi ere, edozein zalantza argitzeko haiengana jotzeko eskatu dute. Hala egin nahi duenak taldearen helbide elektronikora (jalgi.dt@gmail.com) igorri beharko ditu galderak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide