Gaur hasiko da pintxo potea berriro

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 13a, 09:00

Pintxoak taberna batean. (Artxiboa)

Ikasturtea abiatzearekin batera, herriko hainbat tabernak pintxo potea eskainiko dute asteazkenetan. 

Udako etenaren ondoren, ikasturtean zehar herriko hainbat tabernak egin ohi duten pintxo pote eskaintza martxan da berriro. Hala, asteazkenero eskaintza berezia izango da herriko hainbat tabernatan: pintxoa eta edaria hartu ahal izango dira, 2,5 euroan. 

Zurekin elkartearen arabera, "gero eta taberna gehiagok" eskaintzen dute pintxo potea asteazkenetan. Aurten, hain zuzen ere, 23 tabernak hartuko dute parte egitasmoan.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide